BIDEOA: Olatuetan arraunean

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2017ko ira. 12a, 11:15

Igandean Kontxan jokatu zen estropadako irudiak ez zaizkigu berehala ahaztuko; Gaztañazpiri entzun nion, traineruek intxaur azalak ziruditela olatu artean. Bermeo Arraun Argazkiak sinatuta, emakumeen estropadako bideo ikusgarria dabil sarean –behean daukazue–; istripua ez zen gertatu mirariz. Ba, whatsapp bidez beste bideo hau iritsi zait, eta pentsatu dut munduan nik uste baino jende gehiago dagoela burutik jota... 

Sarean bilatzen hasi eta surf boat edo txalupekin egindako surf txapelketak ohikoak direla ikusi dut, batik bat Australia inguruan. Hondartzatik abiatu, txalupa uretaratu, olatuen kontra balizaraino joan, ziaboga eman eta ur-ertzera aurrena nor iritsi da kontua.

Espero ez nuena: ez dago Australiaraino joan beharrik bertatik bertara ikusteko; Miarritzen ere antolatzen dituzte halako estropadak!