Gipuzkoako kostaldea airetik

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2016ko mar. 23a, 19:49

Duela urte batzuk, Baleikerako lan bat tartean, aukera izan nuen helikoptero batera igo eta Zumaia airetik erretratatzeko. Hegaldi motza izan zen baina esperientzia ikagaragarria iruditu zitzaidan. Etxean norbaitek gogoan hartu zuen, eta handik duela urtebete-edo oparia jaso nuen: hegaldia Gipuzkoako kostaldean zehar. Gaur goizean izan dugu aukera, Hondarribiatik irten, Sakoneta pareraino etorri eta buelta, ordubete inguruko hegaldia. Lainoak behe samarretik sartu dira gaur goizean eta argazkiak ateratzeko zikin samar zegoen zerua, baina bilduma polita atera da, eta zuekin partekatzea pentsatu dut.