Kazetariak isilarazteko legearen kontra

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2015ko mar. 10a, 09:20
Iraitz Salegi kazetariari babesa adierazi eta Espainiako Gobernuak ezarri duen 'Isilarazteko legea' salatzeko sinatu dugu manifestua 65 hedabidetako 341 kazetari, argazkilari eta kazetaritza irakaslek.

Kazetaritzaezdadelitua.info gunean adieraz daiteke Salegiren aldeko aldeko atxikimendua eta, bide batez, Espainiako Gobernuaren isilarazteko legea salatu.

Lege horrek kazetarien lana mugatzen du. Manifestarien aurkako Poliziaren gehiegizko indarraren erabileraren berri ematea, etxegabetzeen zuzeneko kontakizuna egitea eta kolegiatu gabeko kazetaritza herritarra delitu bilakatu nahi ditu isilarazteko legeak, besteak beste.

2013ko martxoaren 29tik apirilaren 1era bitartean eginiko Gazte Danbadaren ekitaldi politikoaren berri ematea izan zen Iraitz Salegiren delitua. "Beste hainbat gauzaren artean, gure inguruko ekimen, ekitaldi, istilu, gertakari edo manifestazioen berri ematea kazetarion egitekoa da, eta gure lan publikoa egitea ezin da inola ere delitu bilakatu. Mezularia zigortu nahi dute", dio manifestuak.