Beste bi agerkari Tokikomen plataformarekin

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2015ko mar. 9a, 11:22
Nafarroak tokiko beste bi komunikabide ditu sarean, biak Tokikomen plataforma digitalean oinarrituta.

Tokikomen "familia digitala" handitzen ari da pixkanaka. Beste bi agerkari sortu berri dira, biak Nafarroan, horrek ematen duen poz gehigarriarekin.

Euskalerriairratia.eus aurkeztu berri dute Iruñerrirako. Juan Kruz Lakastak azaldu ditu proiektuaren giltzak Berria-k egin dion elkarrizketan. Nafarroako mendialdeko agerkaria izan da bestea, erran.eus.

Eta laster Urola aldean ere izango dugu beste bat...