Duela urtebeteko denboraleak argazkitan

Erabiltzailearen aurpegia Gorka Zabaleta 2015ko ots. 2a, 15:42

Gaur urtebete alerta gorrian geunden euskal kostaldean, denboraleak eragindako olatu erraldoiengatik. Negu gogorra izan zen iazkoa, itsas denboraleak bata bestearen atzetik; baina irudi ederrak utzi zizkigun. Bilduma pertsonaletik batzuk aukeratu ditut.

Argazki batzuk iaz instagrameko kontuan erakutsi nituen (karratuan dauden gehienak). Gehienak zuri-beltzera pasata dauzkat, indar gehiago dutela iruditzen zait, baina batzuk kolorea behar dute eta halaxe laga ditut.