Gabon Koruaren ekitaldia Internet bidez jarraitu ahalko da

Erabiltzailearen aurpegia Gabon Korua 2022ko abe. 24a, 15:30

San Pedro parrokiak duen Youtube-ko katean ikusi ahal izango da, 17:30ean.

Iaz bezala, aurten ere Gabon Koruaren bira parrokiatik hasiko da. Izan ere, kontzertu txiki bat eskainiko dute, eta bertan entzun ahalko dituzue aurten eskainiko ditugun abesti guztiak.

Gonbidatuta zaudete parrokian 17:30ean hasiko den ekitaldira. Eta bertaratu ezin zaretenontzat edota herritik kanpo zaudetenontzat Internet bidez zabalduko dira gure ahotsak.

Eguberri on!