Gaur hasiko dira Gabon Koruko entseguak

Erabiltzailearen aurpegia Gabon Korua 2022ko aza. 29a, 08:22

20:00etan emakumeak eta 21:00etan gizonak, parrokian.

Azaroaren hondarretan gaude eta iritsi da gure herriko ohitura berezi bati hasiera emateko unea. Urte guztian isilik egon diren partiturak aterako ditugu berriro: Belenen, Kanta Kantari, Abenduko… Guzti hauek gogoratzeko eta aurten abesti berria izango dugun Gauaren zoragarria ikasteko entseguei hasiera eman behar diegu.

Martxan jartzeko entsegua banatuta egingo dugu: 20:00etan sopranoen eta altuen txanda izango da, ordu bate beranduago berriz tenorena eta baritonoena. Datorren igandetik aurrera, abenduak 4 18:00etan, lau ahotsek bat egingo dute abenduaren 22rarte luzatuko diren entseguetan.

Iaz, guretzat hain berezia den Komentuko kaperan burutu genituen entseguak. Aurten, zaharberritze lanak medio, parrokian egingo ditugu.

Gurekin abesteko gogoa izanez gero, garaiz zabiltza, animo!