Gabon Korua berriro martxan...

Erabiltzailearen aurpegia Gabon Korua 2022ko aza. 12a, 14:30

Aurki hasiko dira entseguak, betiko abestiak gogoratu eta berriagoak ikasteko.

Azaroa aurrera doa eta Gabonak gertu ditugu. Gure herriko ohitura berezi bat martxan jartzera doa eta parte hartzeko gonbita zabaldu nahi dugu. Beti izan du izaera herrikoi eta irekia, eta horrela jarraitu nahi dugu, baina eskertuko genizueke parte hartzeko asmoa duzuenok (urtea askotan kantatu edo lehen aldiz kantatzeko gogoa duzuenoi) inprimaki hau betetzea. 

Datu hauekin errazagoa egingo baita dena kudeatzea, behar den materiala prestatzea eta bidaltzea adibidez. Edozein zalantza argitzeko, idatzi helbide honetara: gabonkorua@gmail.com

Bete ditzagun musikaz herriko kaleak abenduaren 24ko arratsaldean.
Animatu zaitezte!