Gabon Korua irudiz irudi…

Erabiltzailearen aurpegia Gabon Korua 2021ko abe. 21a, 08:42

Urteetan zehar ateratako argazki bilduma Gabon Koruaren historia irudikatzeko.

Gabon Koruaren historia hainbat istorioz osatuta dago eta, nola ez, irudiek ere lagundu dezakete historia hau ezagutzen. Azken urteetan ohitura bihurtu da kalejirarekin hasi aurretik argazki bat ateratzea San Pedro Parrokiako eskaileretan. Hala ere, argazki zaharrenetara joanez gero, 1947an eta 1948an ateratakoak hain zuzen, Mari Kalean ateratakoak dira. Hurrengo hamarkadetan ere Luistarren egoitzan ateratakoak aurki ditzakegu. 

Irudietan ere ikusi daiteke urteetan bizitako aldaketak: jende kopurua, janzkerak… Baina argazki ofizialez gain badira ere Gabon Korua kalean kantuan ari zela ateratakoak, eta baita ere entseiuetan ateratakoak ere. Entzulegoak ikusi ohi ez duen aurpegi bat erakusten dutenak. Bitxikeria moduan ere, auzoetara joaten zen taldetxoaren irudi bat ere ikusi daiteke. 

Datorren ostiralean, abenduak 24, kaleak musika betetzeko gogoz gaude eta, nola ez, bildumarako argazki gehiago biltzeko asmoarekin.