Gainean da Euskaraldia!

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2022ko aza. 15a, 23:16

Azaroaren 18an hasiko da Euskaraldia, eta 2020an parte hartu zuten ia denek berretsi dute izen ematea jada. Oraindik izena emateko bazaude, esteka honen bitartez egin dezakezu.

Gogoratu txapa jasotzeko asteazkenean Manoli txikian egongo garela 17:30-19:30 bitartean eta ostegunean, ekitaldia hasi aurretik, 17:00-19:00 bitartean Kofradian. Ostegunean bertan egingo da hasiera ekitaldia eta txapa janztea, baina eguraldia dela eta Beheko Plazan egingo da, Torreberriko aterpean. 

HITZEZ EKITEKO GARAIA!