Euskaraldirako izena emateko mahaiak gaurtik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2022ko urr. 26a, 12:12
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra izango da aurten Euskaraldia, eta norbanakoen izen ematea martxan dago jada.

Esteka honetatik izena eman dezakezue, baita herrian jarrita dauden karteletako QR kodearen bitartez ere. Entitateen izen ematea, berriz, hilaren 30ean amaituko da.

Jada aurreko edizioan parte hartutako gehienek berretsi dute izen ematea, eta beste zenbaitek ere eman dute izena. Beraz, Ariguneak izendatzeko oraindik epea zabalik dago, esteka honen bitartez eman dezakezue izena, nahi izanez gero.

Gaur hasi eta azaroaren 17ra arte, mahaiak ere egongo dira izena emateko eta Ahobizi eta Belarriprest txapak banatzeko:

Manoli txikian (Amaia plazan) 17:30etik 19:30era, astelehen eta asteazkenetan

  • Urriaren 26an eta 31n.
  • Azaroaren 2an, 7an, 9an, 14an eta 16an.

Victoriano Arraten (Alai auzunean) 17:30etik 19:30era, ostiraletan

  • Urriaren 28an.
  • Azaroaren 4an eta 11n.

Estalapean (Kofradiako plazan) 19:00etatik 21:00etara, larunbatetan

  • Urriaren 29an
  • Azaroaren 5ean eta 12an
  • Azaroaren 17an, osteguna (17:30-19:00)

Euskaraldiko banderatxoak erosi ahal izango dira mahaietan, 5 euroan, eta bestelako materiala ikusi eta eskatzeko aukera ere egongo da.