Totem ibiltaria erakutsiko dute herriko leku desberdinetan

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2022ko uzt. 26a, 12:50

Euskaraldiko aurreko edizioetan egindako lorpenak jasotzeko herriko leku ezberdinetan egongo den Totem ibiltari bat egin dugu. Totem honen helburua herritarrek euskaraldiarekin egindako hizkuntza ohitura aldaketak jasotzea izango da.

Totemean bertan txertatuta daude lorpen batzuk, helburua Totema lorpenez betetzea da, mota askotako hizkuntza ohitura aldaketak jaso eta aurtengo euskaraldirako ideiak sortzeko. Berraz animatu eta bidali zure lorpenak!

Zuen lorpenak bidaltzeko esteka honen bitartez egin dezakezue.

Hau izango da Totemak egingo duen ibilbidea eta egutegia:

  • Alondegia 2022-7-15/2022-8-5
  • Kiroldegia 2022-8-5/2022-8-26
  • Branka 2022-8-26/2022-9-16
  • Aita mari zinema 2022-9-16/2022-10-7
  • Hogarra 2022-10-7/2022-10-28
  • Udaltzaingoa 2022-10-28/ 2022-11-18