Euskaraldiko muralaren aurkezpen ekitaldia

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2022ko eka. 23a, 22:41

Datorren larunbatean ekainaren 25ean 14:00etan Ardantzabideko Intxaurtxoetako estalpean egingo da Euskaraldiko muralaren aurkezpen ekitaldia.

Martxan da Zumaian Euskaraldia eta horren erakusgarri izango da gazte batzordeak bihar ekainaren 24an egingo duen murala. Ondoren ekainaren 25ean larunbatean 14:00etan aurkeztuko da murala eta horrekin batera, Euskaraldian hain garrantzitsuak diren lorpen batzuk jaso eta zabalduko dira. Zumaiarrok Euskaraldiaren aurreko bi edizioetan, hamaika eta hamabost egunetan egindako lorpenak.