Euskaraldia 2020

Euskaraldian izena emateko azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2020ko aza. 18a, 13:58

Izena eman eta txapa jasotzeko aukera izango da Turismo Bulegoan eta Amaia plazako informazio gunean.

Iritsi dira Euskaraldian izena emateko azken egunak. Gogoratu, alde batetik, aurtengo edizioan berriz ere izena eman behar dela eta bestetik, ariguneetan parte hartuko duzuen horiek norbanako bezala ere izena eman behar dutela. Orain arte bezala, izena eman eta txapa jasotzeko aukera izango da bai Turismo Bulegoan ohiko ordutegian, eta baita Amaia plazako info puntuan ere (17:30-19:00).

Bete dezagun Zumaia ahobizi eta Belarriprestez!