Euskaraldia 2020

Euskaraldiko produktuak Turismo Bulegoan salgai

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2020ko urr. 30a, 19:00

Euskaraldiaren poltsak eta banderolak salgai daude Zumaiako turismo bulegoan, kanpaina babestu nahi dutenek erosi ahal izateko.  Bai banderolak eta bai poltsak 5€ko prezioa izango dute. Zumaiako Euskaraldiako Batzordeak herritarrei banderolak balkoietan zintzilikatzeko deia egin die.

Azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa. Zumaian 115 entitate inguruk eman dute izena Euskaraldian, eta orain, norbanako gisa izena emateko garaia da: ahobizi edo belarriprest bezala eman ahal izango dute izena herritarrek. Izena eman eta txapa jasotzeko aukera ere izango da turismo bulegoan.  Izen ematea online egiteko, izenematea.euskaraldia.eus webgunean edota Baleiken egin daiteke.