Euskaraldia 2020

Zumaiako ia 30 entitatek eman dute izena dagoeneko Euskaraldiaren 2. edizioan

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2020ko uzt. 30a, 11:11

Zumaiako Euskaraldiak martxan jarraitzen du, baita Zumaiako entitateen lanketak ere. Izan ere, herriko 26 entitatek dagoeneko izena eman dute azaroaren 20tik abenduaren 4ra izango den Euskaraldia ariketa sozialean.  Hala, entitate bakoitzak, gutxienez, arigune bat sortu du.  Haatik, beste hainbeste dira ariguneak sortzeko barne-lanketan dabiltzanak.

Argazkietan ikus ditzakezue orain arte izena eman duten hainbat entitateen argazkiak. Aurki joango gara gainontzekoak eskegitzen. Bestalde, oraindik argazkia atera ez dutenei, irailean joango gara abixatzen, nahi izanez gero argazkia atera eta denon artean bilduma eder eta anitz bat osatzeko.

Euskaraldiaren helburu nagusia, herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta, euskararen erabilera handitzea da. 2020an, azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da ariketa eta aurten, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzeko aukeraz gain, taldean parte hartzeko aukera ere izango da ariguneen bidez.

Ariguneak, bere izenak azaltzen duen bezala, euskaraz lasai aritzeko guneak dira eta euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen dute uneoro, izan entitate barruan (barne ariguneak) edo izan entitateak herritarrekin duen harremanetan (kanpo ariguneak). Zumaiako denda txikiek nahiz handiek, kultur eta kirol elkarteek, ikastetxeek etab. eman dezakete izena.

Ondoko entitate hauek izan dira, oraingoz, izena eman dutenak:

AEK
Aita Mari jatetxea s.l
Ane Arribas
Elustondo Gasolindegia
Garoa kafetegia
GERTU, Zumaiako merkatari eta ostalari elkartea
GKN DRIVELINE ZUMAIA
IRIONDO OPTIKA
Itxas Gain
Itxaso taberna
Juaristi Taberna
Kaioa arropa denda
Kbi Zumaiako Xake Kluba
LABORAL KUTXA
Larraitz ileapaindegia
Oskarbi Kirolak
Sapere Aude Sinfonietta
TELMO DEUN GURASO ELKARTEA
Tipitaki
Txiribuelta haur eta familien garapenerako elkartea
Txopa
Ukendu Parabotika
Zaintzen
ZTT (Zumaiako Triatloi Taldea)
Zumaiako Emakumeon* Etxea
Zumaiena guraso elkartea

Irailaren 27ra arte izango da entitate gisa izena emateko aukera. Euskaraldiko web orrialdean eman daiteke izena. https://ariguneak.euskaraldia.eus/

Horretarako, laguntza edo informazio eghiago behar izanez gero:
zumaia@euskaraldia.eus
688 71 45 47