Bete ditzagun sareak, balkoiak eta leihoak gure bizipenekin

Erabiltzailearen aurpegia

Maiatzaren 3an, igandea, azken astean euskararekin lotuta bizi izandako bizipenak zabalduko ditugu.

Astebete igaro da Etxealditik Euskaraldira egitasmoa abiatu zenetik. Egunotan etxean euskararekin lotuta bizi izan ditugun bizipenak jasoko ditugu igandean, maiatzak 3. Eman bizipen horiei bertso, pankarta, marrazki, edota poesia forma, eta bete ditzagun sareak, balkoiak eta leihoak gure bizipenekin!