Euskaraldia 2020

Etxealditik Euskaraldira

Erabiltzailearen aurpegia euskaraldiazumaia 2020ko api. 24a, 13:16

Etxeko hizkuntzen hausnarketarako egun pare bat utzi ondoren, gaur dugu Etxealditik Euskaraldirako lehen proposamena.

Hemen duzue lehenengoa! Ostirala dela kontuan izanda, eta adina muga izan gabe, taldean, familian, lagunartean edo bakarka… baina egin diezaiogun tarte jolasari, euskaraz!

Zumaiarrok erakutsi dugu nolako gaitasuna dugun balkoiak eta lehioak apaintzeko,) Etxealditik Euskaraldira ekimenean parte hartzen ari garela erakusteko, gehi diezaiogun koloretako puntu bat gure lehioan.

Animatu zuen argazkia atera eta gurekin elkarbanatzera.  Partekatu gure sare sozialetan, #EtxealditikEuskaraldira traolarekin edota Instagram: @euskaraldiazumaia izendatuz. Bestela bidali whatsappez 688 71 45 47 zenbakira. Horrela, zumaiarrok betetzen ditugun proposamenekin bilduma eder bat sortu ahal izango dugu.

Hizkuntza ohiturak etxetik hasten direlako…

Izan ondo eta eutsi goiari!