Zaldibarko zabortegian izandako istripua hizpide izan da Oxforden

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2020ko abe. 23a, 09:06

Ahoztar Zelaieta kazetariak hitzaldia eskaini zuen astearte arratsaldean Oxford Kultur Etxean. Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak antolatutako aurkezpen ekitaldia izan zen.

Aurtengo otsailaren 6an Zaldibarren izandako lur eta zabor jausiaz aritu zen, berak idatzitako Zaldibar Zona Cero liburuan informazioaren laburpena eginez.