Hondakinen kudeaketa integrala lortzeko xedea duen Hitzartu aurkeztu dute Zumaian

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2018ko urt. 28a, 17:59

Joan den ostiralean. Alondegian, Hitzartu gizarte-ekimeneko kide batek hitzaldia eman zuen Zumaian, egitasmoaren nondik-norakoak azaltzeko. 

Hondakinen kudeaketa integrala lortzeko xedea da ekimenarena, herritarren parte hartzearen bitartez Gipuzkoako 2017-2030 Hiri Hondakinen Plan Integrala osatuz, oinarri batzuen gainean eraiki nahi dena: gizarte kohesio handian, osasun eta ingurumenaren begirunean eta Europar instituzioetatik datozen arauen errespetuan.

Proiektu hau 2018an zehar landuko da. Beraz, urte bukaerarako amaitutzat emango da, emaitzak plazaratuz. Urte tarte horretan, Mahai sozial batek eta Mahai tekniko batek herritarren proposamenak bideratuko dituzte.

Prozesuaren gardentasuna ahalik eta handiena izan dadin, sona  duten eta lanbide desberdinetan ari diren pertsonen bizkar egongo da, Berme Batzordea gisa, urtean zehar landuko denaren monitorizazioarena eta ikuskapena.

www.hitzartu.eus web orrian dago egitasmo honen informazio gehiago. Eta diru laguntza eman nahi duenak, auzolan edo crowdfunding bitartez www.itsulapikoa.eus helbidea erabil dezake.