Hitzartu gizarte-ekimena aurkeztuko dute ostiralean, Alondegian

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2018ko urt. 24a, 08:16

Zumaiako Eskubide Sozialen Kartak hitzaldi bat antolatu du Alondegian urtarrilak 26an, 18:30ean. Hitzartu gizarte-ekimeneko kide batzuk azalduko dute zer den ekimen hau, prozesu partehartzailearen bidez Gipuzkoako Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala 2017-2030 osatu nahi duena.

Hondakinen arazoari  irtenbidea bilatzea xedea izanik, 3 zutabetan finkatu nahi da akordioa:

  1. Gizarte-kohesio handiago lortzea.
  2. Ingurumena eta osasuna babestea.
  3. Gaiari lotuta dauden Europako politikak betetzea.

Mahai tekniko batek eta mahai sozial batek herritarren proposamenak bideratuko lituzke eta Berme Batzorde batek ikuskatuko luke prozesua.

Beraz, esandako guztia eta bestelako xehetasunak azalduko dizkigute Hitzartuko kideek ostiralean.