Amiantoaren inguruko hitzaldia emango du Jexux Uzkudunek

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2017ko ira. 18a, 15:52

Zumaiko Eskubide sozialen kartako taldeak amiantoari buruzko hitzaldia antolatu du irailaren 20an, Alondegiako Oxford aretoan, 18:30ean. 

Amiantoari  buruz izango da, hau da, eraikuntzan  gehienbat erabilitako hainbat materialetan (teiletan, baldosetan, porlanean…) dagoen produktu toxiko eta hilgarria. Amiantoak berezitasun bat dauka:  eragin kaltegarria ez da berehala sumatzen,  urte asko igaro ondoren baizik,  eta kaltetua edozein izan daiteke. Nahiz eta oihartzun handiena duten berriek amiantoarekin kontaktuan egondako langileen gaixotasunak  eta heriotzenak  izan, ezin alboan utzi askotan gure etxebizitzen eraikuntzan erabilitako materiala izan dela.

Osasunean, eta oro har, gaiak sozialki duen garrantziaz jabetuta, hitzaldian Jexux Uzkudun izango dugu, CC.OO sindikatuko kidea, osasun arloan eta bereziki amiantoarenean aditua.