Goiener kooperatibak hitzaldia emango du bihar Eskubide Sozialen Kartak antolatuta

Erabiltzailearen aurpegia

Energia berriztagarrien kooperatiba den Goienerrek, otsailak 8an hitzaldia emango du Zumaian, Alondegiko Moila gelan ( 1. solairuan ), 19:00etan.

Sistema energetiko burujabea  sustatu nahi du Goienerrek, jatorri berriztagarria duen argindar berdea eskainiko duena, pertsonen zerbitzura bideratutako eredu-partehartzailea lehenetsiz. Azken finean, ekonomikoki errentagarriak eta sozialki arduratsuak diren proiektu berriztagarrietan inbertitu ahal izatea.

Argindarraren afera hain zabalduta dagoen sasoi honetan, Zumaiako Karta Soziala osatzen dugunok uste dugu une aproposa dela  alternatiba herrikoiak plazaratzeko, oinarrizko ondasuna den energiaren kudeaketa denon ardura da eta.

Beraz, Goienerren hitzaldira etortzea biziki eskertuko genizueke.