TTIPari buruzko hitzaldia egingo da asteazkenean

Erabiltzailearen aurpegia Eskubide Sozialen Karta 2015ko urr. 5a, 09:55

Eskubide Sozialen Kartaren inguruan Zumaian biltzen garen lagunok TTIP hitzarmenari buruzko mahai-ingurua antolatu dugu, halako akordio potoloak herritar guztiongan sekulako eragina izango duenez denon interesekoa izango delakoan. Bi kazetarik esplikatuko digute TTIP delako hori zer den, zer ondorio izango dituen... Zu ere jakiteko gogoz bazaude, zatoz galdetzera, entzutera... Asteazken honetan izango da, urriak 7, Alondegian, arratsaldeko 7etan.