Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldea saharar herriaren alde

Erabiltzailearen aurpegia ZUMAIAKO ERREFUXIATUEN HARRERA TALDEA 2020ko aza. 19a, 11:00

Duela egun batzuk Marokoko lndar Armatuek 1991tik Maroko eta Fronte Polisarioaren artean adostutako Su-Eten Akordioa urratu dute. Horren aurrean, Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak salatu nahi du Marokok Nazioarteko Zuzenbidea urratu izana, eta Saharar Herriari bere elkartasuna adierazi nahi dio.

Sahara Euskadi Mugimenduak, Fronte Polisarioaren Ordezkaritzarekin batera, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa babesteko herrian larunbatean, hilak 21, Beheko plazan eguerdiko 12etan deitutako elkarreratzean parte hartzera gonbidatzen zaituztegu zumaiar guztiak.