Zorionak, Zumaia!

Zaporeak, Darahli eta Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldea elkarteetakoek zoriondu nahi dugu Zumaiako herria, Moriako errefuxiatuekiko erakutsi duen elkartasun paregabeagatik.

Asteburuan, eguraldiak lagundu ez badigu ere, ehunka herritar gerturatu dira janaria biltzeko jarrita genituen lekuetaraino eta horri esker bildu ahal izan ditugu 2000tik gora kilo janari. Eskertu nahi diegu bere laguntza, baita ere, Udalari, biltze-lanean lagundu diguten dendariei eta batez ere denden ateetan egon diren Darahliko gazteei.

Eskerrik asko guztioi errefuxiatuek Morian bizi duten larrialdi egoera zertxobait hobetzen laguntzeagatik.

Bukatzeko gogorarazi nahi dizuegu Euskal Herrian bildu den janari guztia Lesbosera (Moriara) bidaltzeko diru kopuru handia behar izango dela. Hori dela eta, herritar guztiok aukera izango dugu gure ekarpena egiteko,izan ere, jende askok, gutxi jarrita ere, laguntza ederra eman dezakegu janariz betetako trailerrak helmugara irits daitezen. Hona hemen diru-ekarpena egiteko kontuak:

*BIZUM* kontuan (Bizum>>Dohaintzak>>Zaporeak) KUTXABANK: ES32 2095 5011 80 9115250322 KABORAL KUTXA : ES71 3035 0103 88 1030035880