'Samba, un nombre borrado' dokumentala izango da asteartean, Alondegian

Erabiltzailearen aurpegia ZUMAIAKO ERREFUXIATUEN HARRERA TALDEA 2018ko mar. 19a, 08:38

Zumaiako Errefuxiatuen Harrera Taldeak antolatuta, asteartean, hilak 20, Samba, un nombre borrado  dokumentala emango da Alondegian arratsaldeko 18:30ean.

Mahmoud Traorék eta Mariano Agudok egindako dokumental honek 2005ean Ceutako harresia gurutzatu zuen Mahmoud Senegaleko gaztearen historia kontatzen digu. Honela dio filmearen laburpenak: “Azkeneko urte hauetan mugak gotortzearekin batera, gora egin du Europan sartzeko ahaleginetan bizitza galdu duten pertsonen kopuruak. Sarri askotan, hildakoen gorpuak hondartzetan agertzen direnean izaten dugu hainbat eta hainbat pertsonek jasaten duten trajeriaren  berri. Gehienetan, hiladako horiek gertuen dagoen kanposantura eramaten dituzte eta han lurperatzen dituzte identifikatu gabe. Honela identifikatzen dituzte hilakoak kanposantuetan: “Gaztea, Gizonezkoa/Emakumezkoa/Arraza beltzekoa”.

Mariano Angulo egileak dokumentalaren bidez 2014ko otsailean,  Tajamar hondartzan (Ceutan) bizi izandako trajeria salatu nahi izan du. Bertan 15 migratzaile hil ziren eta beste hainbat desagertu, gomazko balez eta ke potez erasotuta.

Filmak hainbat sari jaso ditu, besteak beste, Casareseko zinemaldian (Andaluzian)  eta Madrileko Giza Eskubideen II. Zinemaldian.

Filmaren proiekzioa bukatutakoan protagonistarekin solasaldia izango da.