Bi ekintzaile euskaldun atxilotu dituzte Grezian errefuxiatuei bere elkartasuna adierazteagatik

Erabiltzailearen aurpegia ZUMAIAKO ERREFUXIATUEN HARRERA TALDEA 2016ko abe. 29a, 11:15

Atzo, abenduaren 27ko gauean bi ekintzaile atxilotu zituzten Grezian 8 errefuxiaturi Greziatik irteten laguntzeagatik. Atxilotuek diotenez, Europako migrazioari buruzko legeak salatu nahi zituzten ekintza horren bitartez. Abokatuek aditzera eman dutenez, zortzi urteko kartzela-zigorra jaso dezakete errefuxiatuen giza eskubideak defendatzeagatik. 

Lerro hauen bitartez gure elkartasuna adierazi nahi diegu bi atxilotuei eta Europako mugak milaka pertsonarentzako atxiloketa-leku, gizatasuna galtzeko esparru eta heriotza-eremu bihurtu dituzten Europako gobernuei desobedientzia eta giza eskubideei obedientzia aldarrikatu nahi dugu. Egoera hau salatzeko, bihar arratsaldeko 19:30etan magnolioan elkarteratzea egingo dugu. Mikel eta Begoña askatu eta ongi etorri errefuxiatuak! Sinadura bilketa bat jarri da martxan. Hemen duzue sinatzeko weborria.