Errefuxiatuen aldeko janari bilketa egingo da gaur eta bihar Zumaiako hainbat saltokitan

Erabiltzailearen aurpegia ZUMAIAKO ERREFUXIATUEN HARRERA TALDEA 2016ko api. 29a, 12:00
Itsaski dendan gaur, ostirala, egun osoz bilduko dute janaria; Zumaiako Eroski eta Dia saltokietan, berriz, arratsaldez egongo dira Errefuxiatuen Harrera Taldekoak janaria biltzen. Bihar, aldiz, goizez egingo dute janari bilketa herriko Eroski eta Dia saltokietan.

Herriko hiru gazte Greziako kanpalekuetara joan direla baliatuz egingo da janari bilketa. Zaporeak Donostiako boluntario taldearekin elkarlanean joango dira gazteak, eta Zaporeak-ek Kios uhartean errefuxiatuei jaten emateko dituen jangela sozialetan prestatuko dute bildutako janaria.

Produktu hauek bilduko dituzte:

- Arroza

- Pasta

- Dilistak

- Babak

- Txitxirioak

- Olioa

- Salda pastillak

- Esnea

- Kakaoa

- Gailetak

- Konpresak

- Fardelak

- Umeentzako toallitak

- Esne-hautsa

Herriko ikastetxeetan, bestalde, aste guztian zehar bildu dute janaria eta gaur emango diete amaiera kanpainari. Ildo horretatik, Errefuxiatuen Harrera Taldeak bere esker onak adierazi nahi dizkie bilketan parte hartu duten ikastetxe, familia eta ikasleei.