Euskal Selekzioari buruzko saioarekin hasiko da solasaldi-zikloa, irailaren 17an

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu 2014ko ira. 10a, 20:18

Irailaren 17an, asteazkena, hasiko da ikasturtean zehar luzatuko den “Hamaika arrazoi INDEPENDENTZIArako” solasaldi-zikloa. Lehen saioa euskal Selekzio Ofizialari buruzkoa izango da, eta gonbidatu moduan Martxel Toledo Esaiteko kidea eta Mikel Astarloza txirrindulari ohia izango ditugu. Moderatzaile lanetan, berriz, Aitor Manterola kazetari zumaiarra arituko da. Solasaldia 19:00etan hasiko da Alondegian.