Familien eguna Kabia-San Juan egoitzan

Erabiltzailearen aurpegia KABIA-SAN JUAN EGOITZA 2017ko ira. 22a, 11:38
Udazkenari harrera emanaz, bihar, irailak 23, Kabia-San Juan egoitzan Familien eguna ospatuko dugu. Urtero ospatzen dugun egun honetan, gure aiton-amona guztien familiak biltzen saiatzen gera. Arratsaldeko ospakizuna izango da. 4:30ak inguruan, senitartekoei harrera egingo zaie eta jarraian, 5:30etan, merienda goxo-goxoa eskeiniko da. "Zumai" Txaranga ere, bertan izango dugu, dantza eta kantuko gogoa duenarentzat.