Darahli 2015

Lehen eguna: Zug-en daude jadanik Darahliko kideak

Erabiltzailearen aurpegia Darahli Elkartea 2015ko mar. 28a, 13:52

Bidaia luzea izan da, baina dagoeneko iritsi dira Tindoufeko errefuxiatuen kanpalekuetara. Hemen irakur dezakezue Handik whatsapp bidez bidali diguten mezua.

"Atzo 8:20an [iluntzean] atera ginen eta gauerdian iritsi ginen Tindoufeko aireportura. Denbora dezente eman genuen han, kaxak ireki egin zizkiguten eta. autobusak 2:15ean bidali zizkiguten eta goizeko 4:15 aldera iritsi ginen Zug-eko Dairara. Kaja guztiak deskargatu, familiatan banatu, eta bostak aldera oheratu ginen. Gaur goizean familiak pixka bat ezagutzeko aukera izan dugu, eta bazkaldu ondoren ongi etorri ekitaldia egingo digute".