Izpiak eta hizkiak

Zanbuila

Erabiltzailearen aurpegia Arnaitz Rubio Aprea 2021ko uzt. 11a, 09:00

Ez gara oraindik San Migeleko kanpaiak jotzen hasiko, baina badirudi, denbora baterako bada ere, zomorroak arnas pixka bat emateko prestutasuna agertu duela. Baliteke txertoaren eragina izatea; kontrol neurriena agian; edo akaso ekaitzaren ondoren datorren barealdia besterik ez da izango... hurrengo denboralea etorri bitartean. Kontuak kontu, txertoak txerto, aldaerak aldaera, izango ote dugu uda honetan errioan, itsasoan, bizitzan zanbuila egiteko aukera?

Datuak 

  • Kamera: Nikon D750
  • Objektiboa: Sigma 50mm f1.4 ART
  • Foku distantzia: 50mm
  • Obturazio abiadura: 1/1250 seg.
  • Diafragma: f 4
  • ISO: 320

Instagram: @arnaitzrubiophoto