Izpiak eta hizkiak

Koloreak

Erabiltzailearen aurpegia Arnaitz Rubio Aprea 2021ko uzt. 3a, 11:00

Zuri-beltzeko gizarte goibel batean bizi garela badirudi ere, koloreek badute presentzia gure mundu triste honetan. Koloreen lehertzea dakar udaberriak; koloreen espektro guztia soma daiteke naturan. Orain aste batzuk, baina, bi kolore besterik ez ziren izan hedabideetan, tabernetan edota berriketetan. Batzuen gorria, besteen urdina, beti ere kolore eza adierazten duen zuriarekin nahastuta. Batek irabazi zuen, besteak galdu. Baina munduak aurrera jarraitzen du, zuri-beltzean askotan, kolorez blaituta besteetan.

Datuak

  • Kamera: Nikon D750
  • Objektiboa: Sigma 24-35mm f2 ART
  • Foku distantzia: 35mm
  • Diafragma: f3.2
  • Obturazio abiadura: 1/50 seg.
  • ISO: 1600

Instagram: @arnaitzrubiophoto