Izpiak eta hizkiak

Altuna

Erabiltzailearen aurpegia Arnaitz Rubio Aprea 2021ko urt. 6a, 17:40

Partidan pilatutako tentsio guztia oihu batekin soltatu zuen Jokin Altuna pilotariak. Eibarko Astelena frontoiak hartu zuen buruz buruko txapelketako partida. Behin norgehiagoka irabazita, txapela hurbilago zuen Amezketakoak.

Inor ez zegoen, ordea, pilotarien lana txalotzeko; ateak itxita jokatu zen partida pilotako katedralean. Jarlekuak hutsik, eserlekuak gordeta zituzten bakarretakoak argazkilariak ginen. Fotografo bakoitzak bere aulkia zuen erreserbatuta, gainera. 
 

  • Kamera: Nikon D750
  • Objektiboa: Sigma 70-200 mm f2.8
  • Foku distantzia: 200 mm
  • Diafragma: f2.8
  • Obturazio abiadura: 1/800 seg.
  • ISO: 5000
  • Instagram: @arnaitzrubiophoto