Izpiak eta hizkiak

Elkartasuna

Erabiltzailearen aurpegia Arnaitz Rubio Aprea 2020ko eka. 14a, 09:36

Paco Etxeberria antropologo forentseak 2014an ETBko Iñaki and Cía saioan egindako hausnarketa batean zera zioen, gizakia ez dela izatez ona, kulturak kontrolatzen duela. “Biologikoki txindurriak bezalakoak gara. Gizakiok kultura dugu, eta horrek hezi, formatu, mugatu eta solidarioak izatera eramaten gaitu. Humanoak gara gaixoarekin, adinekoarekin solidarioak garelako. Eta horregatik ez gara garena baino gaiztoagoak. Biologiak hor ez du zerikusirik”.

Torreberri Gaztetxeak eta Zumaiako Udalak elkarlanean martxan jarritako erosketa zerbitzuko boluntarioa da Alaitz Ibarguren, eta zerbitzuko erabiltzaile baten ate aurrean posatzen jarri nuen. Garena gara, hein batean horretarako prestatu gaituztelako, nahiz eta, edozein sistematan bezala, akatsak egon daitezkeen. Txalo bat Alaitz bezalako pertsonentzat.

Datu teknikoak: 

  • Kamera: Nikon D750
  • Objektiboa: Sigma 24-35mm f2 ART
  • ISO: 500
  • Distantzia fokala: 24mm
  • Diafragma: f2
  • Obturazio abiadura: 1/640 seg.

@arnaitzrubiophoto (Instagram)