Izpiak eta hizkiak

Kresala

Erabiltzailearen aurpegia Arnaitz Rubio Aprea 2020ko ots. 5a, 15:18

Olatu handiak lurrerantz datozenean, zerbait mugitzen zaigu barrenean. Olatuaren gandorretik darion kresala azalean sentitzeko beharra izaten dugu, eta itsasertzera hurreratzen gara naturak eskain dezakeen ikuskizun ederrenetakoaren lekuko izatera.

Batzuk Izustarrin, Orroagan edo Santiagon jarriko dira; Talaipe parean, Inpernupen edo Itzurunen besteak. Eta olatua lurraren aurka lehertzean zerbait sentituko dugu: izua, miraria, harridura, edo, agian, kresalak gure azala ukitzean eragindako zirrara.

  • Kamera: Nikon D750.
  • Objektiboa: Sigma 24/35 mm.
  • ISO: 1000.
  • Diafragma: f/4.
  • Obturazioa: 1/80 seg.

@arnaitzrubiophoto