Anoetarako autobusa

Erabiltzailearen aurpegia
Algorri taldeak Anoetako partiduetara joateko autobusa antolatu du
Urtero bezala, Algorri Taldeak Realak Anoetan jokatuko dituen partiduetara joateko autobusa antolatu du. Mezu honen bitartez jendea animatu nahi dugu autobusean izena emateko, taldeko bazkide izan ala ez. Izena emateko algorritaldea@gmail.com helbidera mezua bidali beharko da (azken eguna uztailak 31). Ordainketa kuota eta bestelako informazioa epea itxi ondoren zehaztuko da.