Madrilera bidaiatuko du Algorri taldeak, Realaren eta Rayo Vallecanoren partida ikustera

Erabiltzailearen aurpegia Algorri Taldea 2019ko urt. 5a, 17:31

Joan-etorria autobusez egingo dugu. Irteera urtarrilaren 19an izango da, goizeko 08:00ak aldera. 

Larunbat gaua Madrileko hotel batean igaroko dugu (igandeko gosaria barne). Igande arratsaldean partidua ikustera joango gara, 18:30ean. Partidaren ostean izango da itzulera. Apuntatzeko azken eguna urtarrilaren 10a, ostegunez, izango da. 

Informazio gehiago nahi duenak zein apuntatu nahi duenak bi bide ditu: algorritaldea@gmail.com helbide-elektronikora idatzi edo 625 70 20 04 telefono-zenbakira deitu edo mezua bidali.