[BIDEOA] Musika Eskolako ikasleak Pink Floyd jotzen

Baleike 2017-05-25 22:40   Kultura

Txori Txiki Musika eta Dantza Eskolak antolatutako kontzertua izan da gaur arratsaldean Beheko Plazan. Estilo ugaritako musikak entzuteko aukera izan da: trikitixa, hard rocka, ska, rocka eta, bideoan ikus dezakezuen bezala, haur gazteak abeslari zituztela, Pink Floyden Another brick in the wall ezaguna ere bai.

Errekaleorreko auziaren harira antolatutako manifestaziorako autobusa jarri du Gaztetxeak

Baleike 2017-05-25 15:45   Gizartea

Errekaleorreko auziaren harira antolatutako manifestaziorako autobusa jarri du Gaztetxeak

Guk argi daukagu, herria bizirik: Errekaleor defenda dezagun izango da Errekaleor Bizirik elkarteak egingo duen manifestazioaren leloa. Ekainaren 3an izango da, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta, 17:30ean. 

Klarinete laukote kontzertua

2017/06/02 18:30ean

Ludoteka | Zumaia |Musika

XV. Klarinete Maratoiko laukote lehiaketako talde irabazlearen kontzertua egingo da ekainaren 2an, 18:30ean, Zumaiako Ludotekan. Andoaingo musika eskolako laukotea da, Alex Castrok, Axel Arrikartek, Iosu Mujikak eta Oier Morenok osatutakoa.

Emakumeen trainerua lehorrean geldituko da azkenean

Baleike 2017-05-25 10:56   Kirola

Emakumeen trainerua lehorrean geldituko da azkenean

[OSATUTA] Joan den irailean emakume koadrila osatu eta negu osoan entrenatu ondoren, segurutzat jotzen zen aurten Zumaiak berriro uretan izango zuela emakumeen trainerua. Baina gauzak okertu egin dira eta trainerurik ez da izango.

Amurrioko Euskal Jai egunean, larunbatean, joko du Voltaiak

Baleike 2017-05-25 09:44   Kultura

Amurrioko Euskal Jai egunean, larunbatean, joko du Voltaiak

Maiatzaren 27an, larunbatean, Amurrioko Euskal Jai eguna ospatuko da. Egun osoko jai giroak gauean ere jarraipena izango du hainbat kontzertuekin. Bertan izango da Voltaia talde zumaiarra.

Gipuzkoako bela txapelketa jokatuko da asteburuan Zumaian

Baleike 2017-05-25 09:06   Kirola

Gipuzkoako bela txapelketa jokatuko da asteburuan Zumaian

Gurutzaontzien Gipuzkoako XII. bela txapelketa-Zumaiako Udala saria jokatuko da maiatzaren 27an eta 28an Zumaiako uretan. Gurutzaontzien IRC 2017 Euskadiko Txapelketarako puntuagarria izango da eta bertan euskal kostaldeko eta Kantabriako ontzi onentsuenek hartuko dute parte.

Zumaiako irudiak 'Game of Thrones'-en azken trailerrean

Baleike 2017-05-24 22:23   Kultura

Gero eta gutxiago falta da Game of Thrones telesailaren zazpigarren denboraldia estreinatzeko. Egun handiaren atarian, beste trailer bat plazaratu du HBO ekoizpen etxeak. Bertan, une gutxi batzuetan bada ere, Zumaiako irudiak agertzen dira. 

Forondako eskoletako fruituak Oxford aretoan

Baleike 2017-05-24 20:11   Kultura

Forondako eskoletako fruituak Oxford aretoan

Kulturarekin lotuta Forondan ematen diren kurtsoak bere amaierara heltzen ari dira eta urtean zehar ikasitakoa erakusteko ordua heldu da. Pasa den asteazkenean zabaldu zen Alondegiko Oxford aretoan zeramika eta egur tailaren tailerretan egindako lanen erakusketa. Ekainaren 4ra bitartean ikusi ahal izango dira.

Muxika: "Gobernu on batek exijitzen duen kudeaketa tresna da partaidetza"

Baleike 2017-05-24 16:33   Politika

Muxika: "Gobernu on batek exijitzen duen kudeaketa tresna da partaidetza"

Foru Aldundiaren aurrekontu irekien ekimenak Zumaian eduki zuen geldialdia atzo. Zumaiarren lehentasunak eta proposamenak jaso, aztertu eta aurrekontuetan txertatzeko helburuarekin, karpa bat egon zen egun osoz, Beheko plazan. Arratsaldean baina, Joseba Muxika, Herritarren Partaidetzako zuzendaria, bertan izan zen eta herriko jubilatuen elkartearekin egin zuen topaketa.

Eskolako festa eguna egingo dute Maria eta Jose ikastetxean

Baleike 2017-05-24 14:21   Hezkuntza

Eskolako festa eguna egingo dute Maria eta Jose ikastetxean

Ikasturtea bere amaierara heltzen ari da eta urteko festa egiteko ordua heldu da Maria eta Jose ikastetxean. Azkenengo urteetan bezala, eskolako festa eta guraso elkarteak antolatutakoa bihar eta etzi ospatuko dira eta eskolako haur, gazte eta familiez gain, herritarrak ere gonbidatuta daude bertara.

Remember techno session

2017/05/26 20:00etan

Nikol taberna | Zumaia |Musika

Tekno musika sesioa  izango da ostiral honetan Nikol tabernan, Manu 16 valvulas eta DJ Tximasekin. 20:00etatik aurrera.

Azken txanpan sartzera gaztetxoenen denboraldia

Baleike 2017-05-24 12:36   Kirola

Azken txanpan sartzera gaztetxoenen denboraldia

Txirrindulari gazteen denboraldia bere azken hitzorduetara heltzen ari da. Karrera gutxi geratzen dira amaitzeko eta bertan buru belarri murgilduta daude Viveros San Anton-Zumaiako Txirrindulari Elkarteko gazteak. Pasa den astean Errenterian eta Ataunen izan zituzten lasterketak. Horien kronika egin digu Arritxu Iribarrek.

Maiatzeko ohiko plenoa egingo da bihar

Baleike 2017-05-24 10:31   Politika

Zumaiako Udalaren maiatzeko ohiko bilkura egingo da bihar, osteguna, 18:00etatik aurrera.

Pop doinuek eta dantzak bat egingo dute zapatuan Ondartxo plazan

Baleike 2017-05-23 20:16   Kultura

Pop doinuek eta dantzak bat egingo dute zapatuan Ondartxo plazan

Astindu dantza taldearen Maiatza Dantzan zikloa larunbat honetan amaituko da Zumaiako Musika Bandak eta Astinduko dantzariek eskainiko duten Dancing with the stars izeneko ikuskizunarekin. Saioa 22:30ean izango da, Ondartxo plazan.

Dancing with the stars

2017/05/27 22:30ean

Ondartxo plaza | Zumaia |Ikuskizuna

Astindu eta ZUMBen ikuskizuna, Maria Martinez eta Kerman Gardelekin. Larunbatean, hilak 27, Ondartxo plazan.

Sanpedroetako danborradako entseguak ekainaren 5ean hasiko dira

Baleike 2017-05-23 19:14   Kultura

Sanpedroetako danborradako entseguak ekainaren 5ean hasiko dira

Astelehen, asteazken eta ostegunak izango dira entsegu egunak, ekainaren 5ean hasita. Entseguak komentuan izango dira, 20:00etan.

El circulo

2017/05/26

Aita Mari aretoa | Zumaia |Zinea

Zuzendaria: James Ponsoldt. Aktoreak: Emma Watson, Tom Hanks, John Boyega, Karen Gillian. Iraupena: 110 minutu. Generoa: Thriller distopikoa. Herrialdea: AEB. Urtea: 2017. Jatorriko izenburua: 'The Circle'.

Mae Holland oso pozik dago, Interneteko munduko enpresarik handienean lan egiteko hartu dutelako. Badaki bizitzako aukera dela. Enpresak, sistema eragile berri baten bidez, erabiltzaileen informazio guztia batzen du: helbide elektronikoak, sare sozialetako soslaiak, banku eragiketak, pasahitzak... Gardentasunaren aroa abiatzea du helburu.

[BIDEOA] Munduko Surf Txapelketako lehen kanporaketa gainditu du Imanol Yeregik

Baleike 2017-05-23 15:31   Kirola

Gaur goizean jokatu du Imanol Yeregik lehen kanporaketa Miarritzeko Munduko Surf Txapelketan. David Van Zyl hegoafrikarra, Jonathan Gonzalez kanariarra eta Guillermo Satt txiletarra izan ditu aurkari, eta Yeregi bigarren postuan sailkatu da bigarren txandarako, Zyl irabazlearen atzetik. Bideoan ikus ditzakezue Imanolek egindako maniobra batzuk. Eta entzun esatarien komeriak Imanolen abizena zuzen ahoskatzeko...

'Zer da zuretzat Geoparkea?' argazki lehiaketa jarri dute abian

Baleike 2017-05-23 13:58   Gizartea

'Zer da zuretzat Geoparkea?' argazki lehiaketa jarri dute abian

Euskal Kostaldeko Geoparkeak argazki lehiaketa antolatu du. 'Zer da zuretzat Geoparkea?' galdera erantzungo da argazkien bidez. Maiatzaren 19tik ekainaren 4ra bitartean Geoparkeko argazkiak Twitter eta Instagram sare sozialetan partekatuko dira horretarako.

Herri Eskolako langile taldea grebara batu da gaur ere

Baleike 2017-05-23 12:36   Gizartea

Herri Eskolako langile taldea grebara batu da gaur ere

Zumaiako Herri Eskolako langileen gehiengo batek grebarekin bat egin du gaur ere, "Eusko Jaurlaritza inposatzen ari den murrizketen aurka eta inbertsio publiko handiagoa eskatzeko" deiari erantzunez. Orotara, langileen %75a batu da grebara.