Santelmoak 2022

Musika elektronikoarekin irekiko dugu txosnagunea

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiko Txosnak 2022ko mar. 30a, 08:53
Santelmoetan murgiltzeko hilabete ere ez da falta, eta bada garaia txosnagunean izango dugun eskaintzaren berri ematen hasteko. Ostiralean zabalduko dugu karpa, eta musika elektronikoa izango dugu egun horretan. Aurten herriko dj-ak izango ditugu oholtza gainean: Goiko, LOTI eta Julen Lujan.

Goiko 2014an hasi zen lehenengo nahasketak egiten, eta Gaztetxean egin zituen lehenengo emanaldiak. Ordutik txoko asko entzuteko aukera izan dugu. Musika elektronikoaren baitako esparru askotan mugitzen da Goiko: indie-dance, techno zein house melodikoan, besteak beste.

LOTI, berriz, 15 urte zituela hasi zen hip hoparen soinuekin probak egiten, eta gerora technoaren mundua esploratzen ere aritu da, produkzioan zein zuzenekoan. Orain arte etxean aritu da gehien bat, baina Zumaiako zein Zestoako gaztetxeetan entzun ahal izan dugu zuzenean.

Julen Lujan etxean hasi zen lehenengo nahasketak egiten, 2017an. Ordutik lagunen arteko festetan eta inguruko tabernetan pintxatu izan du. Gehienbat indie dance, techno house melodikoa eta nu disco soinuekin aritzen da.