DBH 3. mailan jolas eta maketa bidez aparatuak lantzen

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2023ko mai. 26a, 10:48

Zumaiako Institutuko DBH 3. mailako ikasleen maketak eta mahai jolasak Digestio eta Arnas aparatua lantzeko.

DBH 3. mailako Biologia-geologiako ikasleek Digestio eta Arnas aparatuak lantzeko maketak egin dituzte eta ondoren mahai jolasak sortu dituzte. Antzarraren jokoa, pasapalabra eta bestelako jolasak hartu dituzte oinarri eta galdera txartel ugari egin dituzte. Gauza oso politak atera dira eta oso ondo pasatu dute jolasten eta bide batez giza anatomiako gai hauek ikasten.