Gipuzkoa Basket ZHEn

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2023ko mar. 17a, 09:49

Gipuzkoa Basket-eko jokalarien bisita izan genuen atzo Zumaiako Herri Eskolan.

Atzo, Gipuzkoa Basket taldeko jokalarien bisita izan genuen eskolan. Beraien egunerokoa nolakoa den kontatu ziguten, eta Gipuzkoa Basket-ek dituen proiektuen berri eman ziguten. Zumaian hain arrakastatsua ez den kirol hau ezagutzeko aukera izan dugu eta eskertzekoa da. Ea hemendik aurrera saskibaloirako zaletasuna pizten den Zumaian, eta gure gaztetxoek kirol zoragarri hau praktikatzeko aukera duten.

Igandean, Ilunben, jolastuko duten partidurako sarrerak oparitu zizkiguten.

Mila-mila esker, Gipuzkoa Basket!