ZHE-n Ekosistema Hezitzailea aberasten jarraitzen dugu

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2023ko mar. 14a, 10:03

Zumaiako Herri Eskola osatzen dugun komunitatean denok gara beharrezkoak, eta guztiok elikatzen dugu gure Ekosistema Hezitzailea.

Aurten proiketu berri bat jarri dugu martxan, Komunitaterako Proiektua, eta adin eta ikas-etapa ezberdineko ikasleak eta irakasleak elkarrekin eta elkarrengandik ari gara ikasten.

Komunitaterako proiektu honetan irakurketa eta idazketa dira abiapuntu, eta helburu. LH1 eta LH2 mailako ikasleek, DBH3 mailako ikasleak izango dituzte Bidelagun, eta irakurketa-idazketa konpetentzia hobetzeko proposamen ezberdinak jarriko dituzte mahai gainean.

Hasteko, eta beraien arteko konfiantza lortzeko hainbat dinamika egin dituzte, eta ipuin eta liburu sorta ederra prestatu dute, maletatxo ibiltaria eta guzti.