Pantailen erabilera. HH3 eta LH3 bitarteko familientzat Hitzaldia-Solasaldia

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Herri Eskola 2022ko ira. 26a, 17:03

Pantailen gain erabileraren inguruan hainbat hitzaldi eta formazio saio antolatu ditugu Lubaki Guraso Elkartearen eta Zumaiako Herri Eskolaren artean eta Zumaiako Udalaren babesarekin. HHtik eta LH6. maila arteko ikasle eta familientzat antolatutako programa zabala izango da. Hasteko, datorren asteazkenean, Hitzaldi-Solasaldi saio bat izango dugu, Bidelagun elkarteko Miren Ros adituarekin.

Azken urteotan pantailen erabilera asko igo da. Pantailek, denongan duten eragina handia da, eta gero eta ikerketa gehiagok arreta hor jarri behar dugula adierazten dute. Eta haurren kasuan, egoera bereziki larria da, hazten ari diren ume horien garapenean pantailen eragina izugarria baita.

Guzti honi heltzeko, hitzaldi-solasaldi bat eskainiko dugu, Bidelagun elkartearen laguntzaz. HH-LH3 bitarteko haurrak dituzten familientzat izango da. Aurrerago programa osatzen joango gara gainontzeko ikasle eta familiekin.

Hitzaldia-Solasaldia HH3-LH3

Data: Irailak 28, arratsaldeko 18:00etan

Lekua: Aita Mariko Jangelan.