Udal zerbitzuen egutegia eta ordutegiak gabonetan

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2021ko abe. 23a, 15:58

Udal eraikin gehienak itxita egongo dira abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 6 eta 7an. Udaltzaingoak ohiko ordutegia izango du, eta turismo bulegoan eta kiroldegian ordutegi berezia ezarriko da.

Udaletxea, Alondegia kultur etxea, Branka eta Gizarte Zentroa (taberna irekita egongo da) itxita egongo dira abenduko eta urtarrileko zenbait egunetan: abenduaren 24, 25 eta 31n, eta urtarrilaren 6 eta 7an. Urtarrilaren 1a larunbata den arren, jai eguna izanik, Alondegia kultur etxea itxita egongo da.

Udaltzaingoan ohiko ordutegia jarraituko dute, eta kiroldegian eta turismo bulegoan ordutegi bereziak ezarriko dira:

Kiroldegiko ordutegia

  • Abenduak 24: 6:30-13:00
  • Abenduak 25: Itxita
  • Abenduak 31: 6:30-13:00
  • Abenduak 1: Itxita
  • Abenduak 5: 6:30-13:00
  • Abenduak 6: Itxita

Turismo bulegoa

  • Abenduak 25 eta 27,  eta urtarrilaren 1, 3 eta 6: Itxita.
  • Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era: 10:00-14:00.