Iñigo Peña Olinpiar Jokoetan

Zorionak Iñigo Peña!

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2021ko abu. 5a, 15:30

Ez da nolanahikoa Iñigo Peñak lortutakoa. Zumaiako Udalak zoriondu egin nahi du piraguista zumaiarra, olinpiar jokoetan egindako lanagatik eta azken urteotako ibilbide osoagatik.

Seigarren izan dira Paco Cubelos eta Iñigo Peña zumaiarra Olinpiar Jokoetako K2 1000 metroko proban. Lan askoren emaitza izan da olinpiadetara iristea, eta zumaiar askok eta askok jarraitu eta gozatu dituzte bere karrerak. Urte luzetako ibilbideak mundu mailako piraguista onenen zerrendan kokatu du zumaiarra.

Hala, Zumaiako Udalak bere zorionik beroenak eman nahi dizkio Iñigo Peñari Olinpiar Jokoetako erakustaldiengatik, eta bere ibilbide guztian zehar egin duen lan guztiagatik. 

Zorionak Iñigo!