Zumaiako Udalak bat egiten du Pilar Berrioren erailketa matxista salatzeko gaur egingo den mobilizazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2021ko uzt. 9a, 09:43
Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak gaurko (ostirala) egindako elkarretaratze deialdiarekin eta dei egiten die herritar guztiei bertan parte hartzera. Mobilizazioa 19:30ean izango da, Beheko plazan.

Zumaiako Udalak gogor salatu nahi du Pilar Berrioren erailketa sexista eta hildakoaren familia eta gertukoei elkartasun osoa adierazi nahi die.

Udalak argi utzi nahi du ez duela giza eskubideen urraketarik onartzen, ez Zumaian eta ez beste inon ere. Eta honen aurrean, herritar guztien inplikazioa eskatzen du. Izan ere, herritarron ardura ere bada indarkeria ororen aurrean jarrera aktiboan jokatzea.

Horrenbestez, Zumaiako Udalak bat egiten du Mugimendu Feministak gaur (uztailak 9, ostirala) 19:30erako egindako elkarretaratze deialdiarekin, eta dei egiten die herritar guztiei bertan parte hartzera.