Ostegunean egingo da azaroko ohiko plenoa

Erabiltzailearen aurpegia

Ohiko osoko bilkura izango da ostegun honetan, hilaren 26an, 18:00etatik aurrera udaletxeko pleno aretoan.

Udalaren eta Zumaiena ikastetxearen arteko hitzarmena, etxeetako zaintza lanari buruzko mozioa eta Euskararen Egunerako adierazpena landuko dituzte, besteak beste.

Eguneko aztergaiak

1.- AURREKO BILERETAKO AKTAREN ONARPENA, BIDEZKO BADA: (150. zbkia – 2020.10.29)

2.- OGASUNA.-

2.1.- IRIZPENA.-

2.1.1.- UDALAREN 21. KREDITU ALDAKETA ONARTZEA, BIDEZKO BADA.-

2.2.- UDALAREN 20. KREDITU ALDAKETAREN BERRI EMATEA.-

2.3.- 7/2020., 8/2020., 9/2020., 10/2020., ERREPARO ORRIEN ETA HAUEN ALKATE DEKRETUEN ERANTZUNAREN BERRI EMATEA.

2.4.- 2021. URTERAKO TAXIEN TARIFAREN BERRI EMATEA.-

3.- HIRIGINTZA.-

3.1.- IRIZPENAK.-

3.1.1.- 32 HGA-JOXE MARI KORTA INDUSTRIALDEAREN KONTSERBAZIO JUNTAREN ESTATUTUEN 3. ARTIKULUAREN GARAPENAREN ALDAKETAREN BEHIN BETIKO ONARTZEA, BIDEZKO BADA.-

3.1.2.- ASTILLEROS BALENCIAGA E.A.K SUSTATUTAKO ZUMAIAKO PORTUA 7- SISTEMA OROKORREKO A.I.0 EREMUAREN XEHETASUN-AZTERLANARI BEHIN BETIKO ONARTZEA, BIDEZKO BADA.-

4.- HEZKUNTZA ETA EUSKARA.-

4.1.- IRIZPENA

4.1.1.- ZUMAIENA IKASTETXEAK DITUEN LOKAL ETA AZPIEGITURAK ERABILTZEKO, ZUMAIAKO UDALAK eta ZUMAIENA IKASTETXEAREN ARTEKO HITZARMENA ONARTZEA, BIDEZKO BADA.-