Diruzainen hautaketa prozesuko proba psikoteknikoaren data zehaztu du Udalak, eta merituak aurkezteko epea ireki

Erabiltzailearen aurpegia Zumaiako Udala 2020ko aza. 20a, 10:45

Abenduaren 9an izango da proba psikoteknikoa, Alondegia kultur etxean. Halaber, merituak aurkezteko epea zabalik egongo da azaroaren 20tik 26ra bitartean.

Eranskinean izendatzen diren hautagaiek proba psikoteknikoa eta elkarrizketa egin beharko dituzte abenduaren 9an (2020/12/09), 10:30ean Alondegia kultur etxean. Bi orduko iraupena izango du probak.

Halaber, merituak aurkezteko epea zabaldu du. Orain arteko probak gainditu dituztenek azaroaren 20tik 26ra aurkeztu beharko dituzte egiaztagiriak.

Deialdia: Proba psikoteknikoa

Merituak aurkezteko epea zabalik: azaroak 20-26